XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Balea gaizkiaren irudia da, baiña Ahab bera ere gaizkia da, gaizkia berak bakarrik deuseztu dezakeela uste duen aiñean.

Edonoiz-edonungo auzia dago emen, trebetasun eta adiera osoz argitua.

Gertakarien aria

Ishmael eskol-maixua zan.

Zeraman bizi geza bertan beera utzi eta itsasoko bidea artzeko irrika maiz sortzen zitzaion.

Itsas-gizona izana zan luzaro batean.

Ezin-egona baretzeko, aurreko bidaien oroitzapenetan murgiltzen zan.

Alako batean, bale-ontziren batean sartzea erabaki zuen.

Pardela egin, Manhattan utzi eta, Horn lur-muturretik barrena, Pazifik-itsasoruntz jo zuen.

New Bedford'era iritxi zanean, itsas-ertzean zegoen Spouter ostatura joan zan gaua pasatzeko asmotan.

An, oea izango ba'zuen, arpoilari batekin bearko zuen.

Gelan sartzerakoan, beldurra ere sartu zion ezurretaraiño bere oe-lagunak.

Giza-jale basati bat iruditu zitzaion Ishmael'i.

Beingoan konturatu zan, ordea, gizon atsegiña zala.

Izena Queequeg zuan.

Gantzututako buru bat eskeiñi zion Ishmael'i.

Zeuzkan 30 dolarrak ere berarekin erdi-ba egiteko prest zegoen.

Berala adiskidetu ziran biak, eta izena ontzi berean ematea erabaki zuten.

Zertxobait kostata, baiña artu zituzten beintzat biak, arpoilari bezela, Pequod Nantucket'ik irtetzen zan bale-ontzian.

Batek baiño geiagok esan zieten, Pequod bezelako ontzian eta Ahab bezelako kapitan baten eskupean ez zegoela gauza onik.

Baiña ez Ishmael eta ez Queequeg ez zeuden amore emateko.

Ori bai, Ahab kapitana ikusteko irrikatzen jarri ziran biak.

Ba-ziran egun batzuk itsasoratu zirala, baiña kapitanaren aztarnik ez oraindik.

Bere gelan sartua jarraitzen zuan beti.

Ontzia gidatzea bi ofizialen esku zegoen, Starbuck eta Stubb'en esku.

Aien adiskide ere egin zan Ishmael, baiñan beraiengandik ezer gutxi jakin aal izan zuen Kapitanari buruz.

Egun batean, ontziak egoaldera jo zuenean, ontzi gaiñean agertu zan kapitana.

Aren itxura zorrotz etz ankerrak berealdiko ozkia eragin zion Ishmael'i.

Ankamotza zan, baiña zurezkoa izan bearrean, balearen matel-ezurrez egindako anka zuan.

Aurpegia goitik beera zauri-aztarna ubel batek zearkatzen zion, ator-lepotik ezkutatu arte.

Burutik oiñetaraiño zijoala zirudien.